Matrikulazioa
Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era zabalik egongo da.
Abenduaren 23an, oporrak
Abenduaren 23an Gabonetako oporrak hasiko dira.
Animaliak
"Animaliak" Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan landu den proiektu baten izenburua da.
Euskararen astea
Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Muskizko Euskararen Astea ospatzen ari gara. Herriko aretoetan eskeintzen diren ekitaldiez gain (txotxongiloak, magoa, antzerkia, kantak...), Ikastolan bertan ere hainbat ekintza egiten ari gara. Haien artean, bi azpimarratuko genituzke bereziki:
- Astearen aurkezpena egiteko, euskararen aldeko leloekin egindako pankarten desfilea egin dugu gelaz gela. Ondoren, "Haurrak ikas zazue" abestu dugu denon artean eta amaitzeko dantzari ekin diogu patioan bildurik: zapataria, 7 jauzi eta txulalai.
- Abenduaren 2an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu, ikasle guztien artean asmatutako leloa osatuz. Ostean, tailerrak eta jolasak.
Eureka! Zientzia Museoa
Eureka Zientzia Museoa Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek tailer desberdinak egingo dituzte bertan:
Balmasedarako bisita
Urriaren 20an, Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak Balmasedara joango dira. Alde historikoa bisitatu ostean, Abellanedako Batzarretxea eta Enkarterrietako Museoa ezagutuko dute.

Txorro, morro, piko, taio, ke!
Gorputz Hezkuntza arloan egiten dena guraso eta ikasleen artean zabaltzeko asmoz, blog berri bat abian jarri du Iñai Salazar irakasleak: Txorro, morro piko, taio ke!
Blogaren bidez ikasleek lan egiteko behar duten zenbait material eskura jarriko dira eta, bestetik, gurasoekiko harremanak hobetzeko erak eskeiniko dira.
Bisita ezazu!
Ikasturte hasierako bilerak Lehen Hezkuntzan
Ikasturte hasierako gelako bilera orokorrak ondoren adierazten diren datetan egingo dira:
Lehen Hezkuntzako 1. maila: irailaren 26an
Lehen Hezkuntzako 2. maila: irailaren 27an
Lehen Hezkuntzako 3. maila: irailaren 29an
Lehen Hezkuntzako 4. maila: urriaren 3an
Lehen Hezkuntzako 5. maila: urriaren 4an
Lehen Hezkuntzako 6. maila: urriaren 4an

