Ordutegia ez da aldatuko

Datorren ikasturterako eskola egutegia aldatzeari buruzko galdeketaren emaitzak:

Errolda: 580

Jasotako bozkak: 418

Ordutegia aldatzearen alde: 187 (% 32'24 erroldaz)

Ordutegia aldatzearen aurka: 231 (% 39'83 erroldaz)

Horren ondorioz, aldeko botoak araudiak ezarritako % 80ra heltzen ez direnez, ikastetxeko ordutegia EZ da aldatuko. Datorren ikasturtean, beraz, aurtengo ordutegi bera mantenduko da.

Gure baratza, saritua!

Gure baratzak bigarren saria lortu du estatu mailan Triodos Fundazioak antolatzen duen Eskola Baratza Ekologikoen II. Lehiaketan, Haur Hezkuntza kategorian.

Merezitako aitorpena ilusioz gainezka lanean aritu diren guztiontzat: aurren aurrena, irakasle eta umeentzat, bi urte hauetan etsi gabe ahalegindu direnak nekez baina pozez, eta baita guraso, udal langile eta gainontzeko laguntzaileentzat ere. 

Zorionak, zuek bai zuek!