Inauteriak 2012

Otsailaren 17an, urtero bezala, Ikastolako Inauteri Jaia ospatuko dugula adierazi nahi dizuegu.

Egun horretako egitaraua honako hau izango da:
 
  9’30-11’00: Geletan maskaratu
11’00-12’00: Desfilea (eguraldi txarra eginez gero, bertan behera gera daiteke)
12’00-12’30: Hamaiketakoa
12’30-13’30: Musika
 
Gurasoak goiko patio berrian egingo dugun desfilea ikustera etor zaitezkete (11’00etan izango da). Desfilea amaiturik, jaiak jarraituko du baina ikasleekin bakarrik.
 
Egun horretako ordutegia hauxe izango da: 9’30etatik 13’30etara. Ez da jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
 
Ikasturte honetako Eskola egutegiak ezarritakoaren arabera, astelehenean eta asteartean, otsailaren 20an eta 21ean, ez da eskolarik izango.