Nortasuna

Gure hezkuntza proiektuak ondorengo ezaugarriak ditu:

  • Muskizko Ikastola ikastetxe euskalduna eta euskaltzalea da, hots, euskara eta euskaraz irakasteaz gain, euskararen eta euskal kulturaren garapenarekin konprometitua. 
  • Euskaraz bizi ahal izateko aukera ematearekin batera, Muskizko Ikastolak proiektu eleanitza garatu nahi du,  gaztelania (ikasle gehienen ama hizkuntza) eta ingelera lantzeko, kalitaterik handiena lortzera zuzendutako programak erabiliko direlarik.
  • Muskizko Ikastola ikastetxe berritzailea da, non teknologia berriek eta praktika aurrerakoiek berezko sarbidea duten.
  • Muskizko Ikastolak ikasle bakoitzaren ikaste-erritmoak kontutan hartu nahi dituen ikastetxea da, norberak izan ditzakeen beharrizanei banakako erantzuna emanez.
  • Muskizko Ikastolak ateak beti zabalik dituen ikastetxea da, ikasleek inguruneak eskeintzen dizkien aberastasun iturriak aprobetxa ditzaten: eskualde euskaldunetarako irteerak, egonaldiak, bisita kulturalak...
  • Muskizko Ikastolak hezkuntza komunitatea osatzen duten guztion partaidetza bultzatzen du, beti ere ideia eta baloreen aniztasuna errespetatuz eta elkarbizitzarako ezinbestekoak diren errespetuzko jarrerak suspertuz.
  • Azken finean, gurea ikaslearen garapen intelektual, fisiko, afektibo eta sozial osoa helburutzat duen hezkuntza proiektua da.