Bekak

Hezkuntza Saileko bekak eskatzeko epea azaroaren 5era arte zabalik egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.
 
Azkenengo urteetan bezala bi motatako eskabide-orriak daude:
 
1.    Joan zen ikasturtean beka izan zuten ikasleek inprimaki bat daukate euren izenean. Ikaslearen aitak edo amak inprimakia sinatu behar du eta ez da bestelako agiririk aurkeztu behar (jasotako datuak aldatu ez badira). Salbuespenak: gurasobakarreko familiak (bananduak, alargunak…), ongizate sozialeko laguntza-hartzaileak, BEZetik salbuetsirik dauden diru-sarrerak, atzerritarrak, familia ugariak edo elbarritasunak. Egoera horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharra dago.
 
2.    Lehenengo aldiz beka eskatzen dutenek edota iaz eskatu arren erantzun baikorra jaso ez zutenek ohiko inprimakia bete behar dute, baita eskatutako dokumentazioa ekarri ere (familiakide konputagarri guztien NANaren fotokopiak, familia liburuaren fotokopia eta eskabidean zehazten diren kasuan kasuko bestelako agiriak). Errenta aitorpena Bizkaian egin bada ez da aurkeztu behar.
 
Errenta aitorpena egiten ez duten familiek 2012n jasotako diru-sarrera, bizitzeko baliabide edo laguntzeen agiriak aurkeztu beharko dituzte. Diru-sarrerak ez badira agiri bidez ziurtatzen eskabidea ezeztatua izango da.
 
3.    Bi urteko ikasleek ere oraingo deialdi honetan parte hartu behar dute (ez da aparteko deialdirik egongo).
 
Jantokiari dagokion dirulaguntza Ikastolak jasoko du, materialari dagokiona, ordea, eskatzaileari ordainduko zaio.
 
Inprimaki biak Ikastolako Idazkaritzan daude (Lehen Hezkuntzako eraikina). Edozein argibide nahi izanez gero, bertan galdetu, ahal delarik, 9’30etatik 10’00etara eta 16’30etatik 17’00etara.