Eskola Kontseilua
Eskola Kontseilua eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa da eta berori dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea eta ikastolaren jardueraren azken erantzulea da.
Besteak beste, hauexek dira eskumen nagusiak:
- Ikastolaren hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta jarduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea eta ebaluatzea.
- Ikastolaren urteko plana onartzea.
- Prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea.
- Zuzendaria hautatzea eta gainerako bakar-organoak izendatzea.
- Ikasleen onarpena erabakitzea.
- Ikasleen agindupe arloko gatazkei irtenbidea ematea eta zigorrak ezartzea.
- Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzazko helburuez.
- Ikastolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea eta haien iraupena zaintzea ere.
- Ikastolaren jarduera orokorra gainbegiratzea.
Muskizko Ikastolako Eskola Kontseilua ondorengo kideek osatzen dute:
Zuzendaria
Ikasketa Burua
Idazkaria
10 irakasle
15 guraso
Udaletxeko ordezkaria