Matrikulazioa

Ikasle berriak matrikulatzeko epea otsailaren 2tik 13ra zabalik egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.

Gure ikastetxeaz eta eskeintzen diren zerbitzuez informazioa emateko asmoz, hitzaldi bat egingo da urtarrilaren 29an, osteguna, arratsaldeko 17’30etan (Haur Hezkuntzako eraikina, 1. solairua).

Bestelako argibideak behar izanez gero, jo ezazue Ikastolako idazkaritzara edota 946707873 telefonora, goizeko 9’30etatik 13’30etara eta arratsaldeko 15’00etatik 17’00etara.