Treasure Island

Uharte bakarti bat, bi pirata etsita, altxor galdu bat, goseak jotako indigenak eta itsasontzi baten hondoratzea. Horra hor Face2Face taldeko aktoreek ingelesez eskeiniko duten antzeslanaren gakoak, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek gogo biziz gozatuko dutena.

Taberna batetik abiaturik eta piraten itsasontziraino, gure bi protagonista txokoz txoko ibiliko dira galdutako altxorraren bila.

Robert Louis Stevensonen "Altxorraren uhartea" lan klasikoan oinarrituta, denontzat hain erakargarria den piraten garaia hurbiltzen digu antzeslan honek, umorea, musika eta ikusleen partaidetza ekitaldiaren giltza direla.

Jantokiko greba bertan behera geratu da

Jantokiko langileak akordio batera heldu dira arloko enpresekin eta, horren ondorioz, jantokiko greba bertan behera geratu da. Bihar, beraz, zerbitzua normaltasunez eskeiniko da.

Korrika

Berriz ere hasi da Euskal Herrian euskararen alde ospatzen den ekimen nagusienetako bat: KORRIKA. 
 
Muskizetik apirilaren 15ean pasatuko da eguerdiko 12:20an gutxi gora behera. 
 
Gure kilometroa Arkatzietan hasi eta Ikastolan bertan amaituko da.
 
Etorri gurekin korrika egitera euskararen alde!

 

Inauteriak 2011

Martxoaren 4an Ikastolako Inauteri Jaia ospatuko dugu.
 
Egun horretako ordutegia hauxe izango da: 9’30etatik 13’30etara. Ez da jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
 
Zoritxarrez, aurreko urteetan bezala, jaialdian gurasoen partaidetza murrizteko beharrean gaude, Ikastolako espazio ezak arazoak sortzen dituelako ekitaldiak antolatzeko orduan.
 
Horren ondorioz, gurasoak beheko patioan egingo dugun desfilea ikustera etor zaitezkete (10’30etan izango da. Sartu, mesedez, beheko patioko atetik eta kokatu eskubaloi-ateak dauden aldeetan). Ez da beharrezkoa maskaratuta etortzea. Desfilea amaiturik, jaiak jarraituko du baina ikasleekin bakarrik.
 
Egoera hau behin behinekoa da Haur Hezkuntzarako eraikin berria egin arte, ordutik aurrera gurasoen partaidetza areagotzeko moduak eskeintzen ahaleginduko garelarik.
 
Beraz, egun horretako egitaraua honako hau izango da:
 

Ordutegiaren aldaketa otsailaren 16an

Otsailaren 16an unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako hauteskunde sindikalak egingo dira. Hori dela eta, asteazkenetako ohiko ordutegian ondorengo aldaketak gertatuko dira:  
  • Autobusak 14’00etan abiatuko dira Ikastolatik eta ez 15’00etan. 
  • Jantokian geratzen ez diren ikasleak 13’00etan jaso behar dira beti bezala. 
  • Jantokian geratzen diren ikasleek Ikastolako jantokian bazkalduko dute (Haur Hezkuntzakoek 12’30etan, besteek 13’15etan) eta 14’00etan jaso behar dira.

Jazz emanaldia

Jazz musika umeen mundutik oso urrun dagoela eman dezake lehenengo begirada batean baina, estilo berezi hau ezagutzen dutenean, asko gozatzen dute haurrek.

Bilboko BBK aretoan jazz emanaldi bat entzun dute Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikaskeek eta oso esperientzia baikorra izan da. Hona hemen bizitakoaren kronika (hemen sakatu).

Zorionak eta urte berri on!

Abenduaren 23an Gabonetako oporrak hasiko dira. 

Egun horretan eskolak 13’30etan amaituko dira (HH 4-5 eta LH 1-2 atzeko aterpetik irtengo dira arratsaldeetan egiten ohi den bezala). Ez da eskola jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
 
Eskolak urtarrilaren 10ean hasiko dira berriz.

 

"Juanito Arriagaren bidaiak"

 

Urriaren 22an, Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak Bilboko Musika Kontserbatoriora joan ziren Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskeini zuen kontzertu didaktikora, alegia, Juan Crisostomo Arriagaren musikatik eta Fernando Palaciosen idazkietatik sortzen den "Juanito Arriagaren Bidaiak" izeneko obra entzutera.

Musikari ospetsu honi buruzko zenbait pasadizo ezagutu zituzten ikasleek eta, aldi berean, musikaz gozatu ahal izan zuten.

Argazki batzuk  hemen ikus daitezke.

 

 

Eskola Kontseilurako hauteskundeak

Eskola Kontseiluaren kideak berrizteko hauteskunde epealdia zabalik dago.
 
Eskola Kontseilua ikastetxearen bizitzan parte hartzen duten guztien Ordezkaritza Organo Gorena da. Kontseiluaren osaketa ondorengoa da:
  • Zuzendaria
  • Ikasketa Burua
  • Idazkaria (hitzez baina botorik gabe)
  • 10 irakasle
  • 15 guraso
  • Udaletxeko ordezkaria
Kontseilukideen agintealdiak lau urteko iraupena izango du, bi urtetan behin erdia berriztuko delarik.
 
Horren ondorioz, une honetan Kontseiluaren erdia hautatu behar da, baita sortutako hutsuneak bete ere. Orotara 11 kide hautatu behar dira gurasoen ordezkariak izan daitzezen eta beste 6 ordezkari, irakasleen ordezkariak izateko.
 

Irailaren 8an, ikasturte berriaren hasiera

Irailaren 8an hasiera emango diogu 2010-11 ikasturte berriari.

2 eta 3 urteko ikasleen gurasoekin bilera orokorra egingo da irailaren 6an, eguerdiko 12etan (Arkatzieta kaleko Haurtzaindegi berrian 2 urtekoena eta Ikastolan bertan 3 urtekoena).

 

Syndicate content