"Juanito Arriagaren bidaiak"

 

Urriaren 22an, Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak Bilboko Musika Kontserbatoriora joan ziren Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskeini zuen kontzertu didaktikora, alegia, Juan Crisostomo Arriagaren musikatik eta Fernando Palaciosen idazkietatik sortzen den "Juanito Arriagaren Bidaiak" izeneko obra entzutera.

Musikari ospetsu honi buruzko zenbait pasadizo ezagutu zituzten ikasleek eta, aldi berean, musikaz gozatu ahal izan zuten.

Argazki batzuk  hemen ikus daitezke.

 

 

Eskola Kontseilurako hauteskundeak

Eskola Kontseiluaren kideak berrizteko hauteskunde epealdia zabalik dago.
 
Eskola Kontseilua ikastetxearen bizitzan parte hartzen duten guztien Ordezkaritza Organo Gorena da. Kontseiluaren osaketa ondorengoa da:
  • Zuzendaria
  • Ikasketa Burua
  • Idazkaria (hitzez baina botorik gabe)
  • 10 irakasle
  • 15 guraso
  • Udaletxeko ordezkaria
Kontseilukideen agintealdiak lau urteko iraupena izango du, bi urtetan behin erdia berriztuko delarik.
 
Horren ondorioz, une honetan Kontseiluaren erdia hautatu behar da, baita sortutako hutsuneak bete ere. Orotara 11 kide hautatu behar dira gurasoen ordezkariak izan daitzezen eta beste 6 ordezkari, irakasleen ordezkariak izateko.
 

Irailaren 8an, ikasturte berriaren hasiera

Irailaren 8an hasiera emango diogu 2010-11 ikasturte berriari.

2 eta 3 urteko ikasleen gurasoekin bilera orokorra egingo da irailaren 6an, eguerdiko 12etan (Arkatzieta kaleko Haurtzaindegi berrian 2 urtekoena eta Ikastolan bertan 3 urtekoena).

 

Hitzaldia: Internet eta sare sozialak

Teknologia berrien inguruan eta, bereziki, internetek eskeintzen dituen zenbait tresnen erabilpenaren inguruan zalantza ugari izaten dira gurasoen artean.

Hori dela eta, Ikastolak hitzaldi bat antolatu du "Internet eta sare sozialak (tuenti, facebook...)" izenburupean. Emailea Javier Calahorra izango da, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologietan aditua.

Hitzaldia maiatzaren 27an izango da arratsadeko 17'15etan eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen gurasoei zuzenduta dago.

Maiatzaren 25ean, greba

Datorren asteartean, maiatzaren 25ean, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba deialdia egin dute Hezkuntza Sailak hartu dituen zenbait erabakirekiko desadostasuna adierazteko.

Muskizko Ikastolako irakasle guztiek bat egingo dute grebarekin eta, beraz, egun horretan ez da eskolarik egongo.

Sindikatuen iritzia ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen.

Monster madness

Gau ilun batean, errepide bakarti batean, kotxe bat eta barruan bikote ezkonberri bat, Brad eta Janet. Bat-batean, itzelezko ekaitza sortu da, haizea, euria, trumoiak... tximistak nonahi. Kotxea gelditu egin da eta Brad eta Janet beldur dira. Dena ilun egon arren, urrunean argi bat ikusi dute. Argia gaztelu batetik dator, Dr. Frankensteinen gaztelutik. Eta hara abiatu dira laguntza bila. Baina...
 
Laguntza lortuko dute? Zeintzuk dira Dr. Frankensteinen asmoak? 
 
Erantzunak apirilaren 13an ezagutuko dituzte gure ikasleek. Izan ere, egun horretan, Meatzari Aretoan Monster Madness izeneko antzeslana ikusiko dute.
 

Look, listen, lauch and learn!

Itoiz Suite

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleek «Itoiz Suite» kontzertuaz gozatzeko parada izan dute gaur. 

"Itoiz Suite" Juan Carlos Perez eta  Bilbao  Orkestra Sinfonikoaren proiektua da, Itoiz taldearen abesti ezagunenen alderik  sinfonikoena eskaintzeko. 

 "Itoiz Suite" zazpi mugimenduk osatzen dute, taldearen beste  horrenbeste abestiei dagozkienak: "Ezekiel", "Marea gora", "Marilyn",  "Goizeko deiadar / Lo egin", "Lau teilatu", "Hegal egiten, egiten"  eta "Foisis jauna". 

Horiei "Zati txiki bat La m'en" gehitu behar  zaie, hots, Itoizen lehen abestia, 1978an argitaratutakoa. Bis moduan, Jose Garatek, Itoizko kidea izandakoak eta egun BOSen  kontrabaxu-jotzaile finkoa denak, eta Juan Carlos Perezek elkarrekin  abestuko duten bakarra izango da, orkestraren laguntzarekin.

Antton Kazabonen bisita

Gaur Antton Kazabon idazlearen bisita izan dute Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek. Idazleen bisitaldi hauek ikasleen irakurzaletasuna areagotzeko plangitza baten osagai garrantzitsua dira.

Hara zer esan duen Anttonek: "Hamahiru urte nituen, herriko udaletxean Gabonetako literatur lehiaketa haietako batean saria jaso nuenean. Han-hartan zirrara berezia sentitu nuen barruan, baina ez zen jaso nuen sariarengatik, Mila euskal olerki eder, liburu mardul eta ederrarengatik, artean oso urrutira bazen ere, sumatzen hasia nintzen letren mundu ezkutuko magiarengatik baizik. Gogoan dut nola izerditu zitzaizkidan eskuak etxerako bidean, 1967ko Olentzaro gau argi hartan, Aita Onaindiaren olerki bilduma eskutan neramala.

Berehala ohartu nintzen, gerora, idaztea nire ofizioa ez, baina nire afiziorik gustukoena izan zitekeela. Beharbada, 1954ko San Juan eguneko gau ilargi beteko eta berezi hartan, udako solstizioaren gailur-gailurrean, ilargiak orginduko zuen nire irudimen jaio berria.

Bilboko Arte Ederretako Museoan

Arte Hezkuntzak, norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta baliabidea izatea du xedetzat, ikaslearen sentsibilitate estetikoaren garapena bultzatuz, besteen ekoizpenekiko eta ekoizpen kulturalekiko begiramen eta jakinminean hezitzeko. Jarduera artistikoak ezaugarri sozial eta kultural garrantzitsua dauka. Hezkuntz Artistikoak ikaslegoak ondare kultural horren ezaguera eta estima eskura ditzan ahalbidetu behar du, denboran zehar eta gizarte batetik bestera, irizpide eta estilo desberdinak izan dituen ondarea alegia.

Mozorroa prest?

Inauteriak ate joka ditugu eta mozorrei azken ikutuak ematen ari gara. Aurten itsasoa izango da Ikastolako Inauterietako gaia eta edonondik agertzen zaizkigu egun hauetan arrantzaleak, arrainak edo marmokak.

Inauteriak ospatzeko ohitura aspaldiko kontua dela diote adituek. Erroma klasikoan, udaberriari ongietorria emateko, Saturnalia izeneko festak ospatzen zituzten. Kristautasuna zabaldu zenean, Elizak garizuma ezarri zuen, hots, berrogei egunez haragia jatea eta festak ospatzea debekatu zuen. Jendeak, hori ikusirik, berrogei egun horien aurretik, ondoren debekatuak zituen plazerrez gozatzeari ekin zion. Jendea kalera irten eta jai giroan murgiltzen zen. Horra hor inauteriak ospatzeko aitzakia.

Euskal Herrian inauteriak ospatzeko ohitura oso zabalduta dago. Herri bakoitzak inauterietako bere pertsonaiak ditu: Miel Otxin, Markitos, Zamaltzaina, Bolantak, Hartza, Atorrak, Mamoxorroak eta beste hainbat. Datak ere desberdinak izaten dira: hainbat herritan mozorro garaia iragan da dagoenekoz, beste batzuetan, ordea, geroago izango da.

Syndicate content