Ikastolan ere Donostiako danborrada

Urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, egun handia izaten da Donostian, Danborrada ospatzen baita. Ikastolan ere, danborren hotsa entzun izan da egunean zehar. Baina zer da danborrada? Zergatik ospatzen da?

Ez dago zehazterik, historiagilearen zorroztasunez bederen, zein urtetan irten zen danborrada lehendabiziko aldiz Donostiako kaleetara. Batzuen iritzira, zerbitzuko neskek eta haien laguntzaileek -soldadu eta bere kasako langile-, 1836.ean Donostia hiria urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean beren txandaren zain zeudelarik, zeramatzaten burdinazko ontzietan jotako unean jarri behar omen da danborradaren historiaren hasiera.

Txiki Park

igeria Datorren asteazkenean, urtarrilak 20, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umeekin Bilbora joango gara Berriotxoako Txiki Park-era

Ohiko ordutegia izango dugu: 9’30etatik irtengo gara Ikastolatik (garaiz heldu behar da) eta 13’00etarako itzuliko gara.

Prezioa: 6 euro (urtarrileko erreziboan).

Abenduaren 3a, Euskararen eguna

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak.
 
Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
 
Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak.
 

Syndicate content