Azaroan, bidaiari

Azaroa hilabete bidaiaria izan da Ikastolan.

Lehenengoz, 2. mailako ikasleak piratak izan ziren Pasai Donibanen kokatuta dagoen Piraten Etxean.

Ondoren, natura ikertu zuten 4. mailako neska-mutilek Gorozikako Natura Eskolan.

Azkenik, 6. mailakoek Lekeitiko Itsas Eskolan aste zoragarriaz gozatu zuten.

Azoka Ikastolan

Ikastolan gure lehen nekazal-azoka ospatu dugu! Oso jarduera polita izan zen eta umeek primeran pasatu zuten.

Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, gurasoen partaidetza handia izan zen. Eskerrik asko guztioi!!

Bildutako dirua gure baratza hobetzeko izango da.

Aupa neskak!

Ikastolako eskubaloiko alebin B taldea Bizkaiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Zorionak neskak!

Animatzera joan nahi baduzue, hitzordua datorren larunbatean izango da, maiatzaren 7an, Etxebarriko polikiroldegian, goizeko 10'30etan.

Zorte on!

 

Ordutegia ez da aldatuko

Datorren ikasturterako eskola egutegia aldatzeari buruzko galdeketaren emaitzak:

Errolda: 580

Jasotako bozkak: 418

Ordutegia aldatzearen alde: 187 (% 32'24 erroldaz)

Ordutegia aldatzearen aurka: 231 (% 39'83 erroldaz)

Horren ondorioz, aldeko botoak araudiak ezarritako % 80ra heltzen ez direnez, ikastetxeko ordutegia EZ da aldatuko. Datorren ikasturtean, beraz, aurtengo ordutegi bera mantenduko da.

 

Gure baratza, saritua!

Gure baratzak bigarren saria lortu du estatu mailan Triodos Fundazioak antolatzen duen Eskola Baratza Ekologikoen II. Lehiaketan, Haur Hezkuntza kategorian.

Merezitako aitorpena ilusioz gainezka lanean aritu diren guztiontzat: aurren aurrena, irakasle eta umeentzat, bi urte hauetan etsi gabe ahalegindu direnak nekez baina pozez, eta baita guraso, udal langile eta gainontzeko laguntzaileentzat ere. 

Zorionak, zuek bai zuek!

Syndicate content