Matrikulazioa: onartutakoen behin behineko zerrenda

Martxoaren 4ko dataz, datorren ikasturterako behin behineko onartuen zerrenda argitaratu da.

Zerrenda ikusi

Erreklamazioak: martxoaren 15era arte

Matrikulazioa: eskatzaileen zerrenda

Otsailaren 19an eskatzaileen zerrenda argitaratu da.

Zerrenda ikusi

Ordutegia ez da aldatuko

DATORREN IKASTURTERAKO ESKOLA ORDUTEGIA ALDATZEARI BURUZKO GALDEKETAREN EMAITZAK
 
FAMILIA KOPURUA: 292
JASOTAKO BOTOAK: 253 
 
ORDUTEGIA ALDATZEAREN ALDE:         129 (% 44’18, erroldaz)
ORDUTEGIA ALDATZEAREN AURKA:      124 (% 42’46, erroldaz)
 
Horren ondorioz, aldeko botoak araudiak ezarritako % 80ra heltzen ez direnez, ikastetxeko ordutegia EZ da aldatuko. Datorren ikasturtean, beraz, aurtengo ordutegi bera mantenduko da.

Artzain gezurtia

Ipuin ezagun honetan oinarriturik, 5 urteko ikasleek antzerki lan hau burutu dute. Lan bikaina!

Zientzia-hezkuntza

Ikastolako 5. eta 6. mailetako ikasleek Zientzia-hezkuntza izeneko ekimenean parte hartuko dute ikasturte honetan.
 
Hezkuntza Sailak sustatzen duen ekimen honen helburu nagusia zientzien irakaskuntzarekin lotutako gaietan ikerketan oinarritutako ikasketa bultzatzea da eta, beraz, ahalik eta jarduera praktiko gehien egitea. Horretarako, ikastetxeek diru-laguntza jasotzen dute zientzia-aholkulariok gomendatutako laborategi-baliabideak erosteko.
 
Era berean, ekimenean parte hartzen duten irakaslek prestakuntza jasotzen dute baliabide horiek erabiltzeko eta haiekin jarduera didaktiko praktikoak egiteko.
 
Ikertze-prozesua hasten da ikasleak bere jakin-mina pizten duen zerbait ikusten duenean. Ondoren, irakaslearen gidaritzapean, behaketak egin, galderak plazaratu, hipotesiak eman eta aztertu, esperimentatu eta ezagupenak eraikiko ditu. Azkenean, ikastalde bakoitzak besteen aurrean emaitzak komunikatu ditu.

Ikasturte hasierako bilerak Haur Hezkuntzan

Ikasturte hasierako Haur Hezkuntzako bilera orokorrak ondorengo datetan egingo dira:

Haur Hezkuntza 2 urte: irailaren 5ean, 12:00etan

Haur Hezkuntza 3 urte: irailaren 5ean, 13:00etan

Haur Hezkuntza 4 urte: irailaren 6an, 12:00etan

Haur Hezkuntza 5 urte: irailaren 6an, 13:00etan

Fotis Katsikaris-en bisita

Bilbao Basket taldeko entrenatzailea den Fotis Katsikarisek bisita egin digu. Solasaldi atseginean gauza interesgarri asko kontatu ditu saskibaloiaz, entrenamenduaz eta bere jatorriko herrialdeaz, Grezia.

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

Matrikulazioa: onartutakoen behin betiko zerrenda

Martxoaren 28ko dataz, datorren ikasturterako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratu da.

Zerrenda ikusteko, sakatu hemen

Syndicate content