Matrikulazioa

Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era zabalik egongo da.

Abenduaren 23an, oporrak

Abenduaren 23an Gabonetako oporrak hasiko dira. 

Egun horretan eskolak 13’30etan amaituko dira Ez da eskola jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
 
Egun horretan umeak baserritarrez jantzita etor daitezke edo, jantzirik ezean, txapela eta zapia ekar ditzakete.
 
Eskolak urtarrilaren 9an hasiko dira berriz.

Animaliak

"Animaliak" Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan landu den proiektu baten izenburua da. 

Euskararen astea

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Muskizko Euskararen Astea ospatzen ari gara. Herriko aretoetan eskeintzen diren ekitaldiez gain (txotxongiloak, magoa, antzerkia, kantak...), Ikastolan bertan ere hainbat ekintza egiten ari gara. Haien artean, bi azpimarratuko genituzke bereziki:

  • Astearen aurkezpena egiteko, euskararen aldeko leloekin egindako pankarten desfilea egin dugu gelaz gela. Ondoren, "Haurrak ikas zazue" abestu dugu denon artean eta amaitzeko dantzari ekin diogu patioan bildurik: zapataria, 7 jauzi eta txulalai.
  • Abenduaren 2an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu, ikasle guztien artean asmatutako leloa osatuz. Ostean, tailerrak eta jolasak.

Eureka! Zientzia Museoa

Eureka Zientzia Museoa Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek tailer desberdinak egingo dituzte bertan:

Balmasedarako bisita

Urriaren 20an, Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak Balmasedara joango dira. Alde historikoa bisitatu ostean, Abellanedako Batzarretxea eta Enkarterrietako Museoa ezagutuko dute.

Txorro, morro, piko, taio, ke!

Gorputz Hezkuntza arloan egiten dena guraso eta ikasleen artean zabaltzeko asmoz, blog berri bat abian jarri du Iñai Salazar irakasleak: Txorro, morro piko, taio ke!

Blogaren bidez ikasleek lan egiteko behar duten zenbait material eskura jarriko dira eta, bestetik, gurasoekiko harremanak hobetzeko erak eskeiniko dira.

Bisita ezazu!

Ikasturte hasierako bilerak Lehen Hezkuntzan

Ikasturte hasierako gelako bilera orokorrak ondoren adierazten diren datetan egingo dira:

Lehen Hezkuntzako 1. maila: irailaren 26an

Lehen Hezkuntzako 2. maila: irailaren 27an

Lehen Hezkuntzako 3. maila: irailaren 29an

Lehen Hezkuntzako 4. maila: urriaren 3an

Lehen Hezkuntzako 5. maila: urriaren 4an 

Lehen Hezkuntzako 6. maila: urriaren 4an

Syndicate content