Txiki Park
Datorren asteazkenean, urtarrilak 20, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umeekin Bilbora joango gara Berriotxoako Txiki Park-era
Ohiko ordutegia izango dugu: 9’30etatik irtengo gara Ikastolatik (garaiz heldu behar da) eta 13’00etarako itzuliko gara.
Prezioa: 6 euro (urtarrileko erreziboan).
Abenduaren 3a, Euskararen eguna
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak.
Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak.

