Marigorringoak
Inauterietan 2 urteko umetxoak marigorringoak izan ziren!
Matrikulazioa: eskatzaileen zerrenda
Otsailaren 16ko dataz, datorren ikasturterako eskatzaileen zerrenda argitaratu da.
Zerrenda ikusteko, sakatu hemen.
Inauteriak 2012
Otsailaren 17an, urtero bezala, Ikastolako Inauteri Jaia ospatuko dugula adierazi nahi dizuegu.
Matrikulazioa
Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era zabalik egongo da.
Abenduaren 23an, oporrak
Abenduaren 23an Gabonetako oporrak hasiko dira.
Animaliak
"Animaliak" Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan landu den proiektu baten izenburua da.
Euskararen astea
Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Muskizko Euskararen Astea ospatzen ari gara. Herriko aretoetan eskeintzen diren ekitaldiez gain (txotxongiloak, magoa, antzerkia, kantak...), Ikastolan bertan ere hainbat ekintza egiten ari gara. Haien artean, bi azpimarratuko genituzke bereziki:
- Astearen aurkezpena egiteko, euskararen aldeko leloekin egindako pankarten desfilea egin dugu gelaz gela. Ondoren, "Haurrak ikas zazue" abestu dugu denon artean eta amaitzeko dantzari ekin diogu patioan bildurik: zapataria, 7 jauzi eta txulalai.
- Abenduaren 2an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu, ikasle guztien artean asmatutako leloa osatuz. Ostean, tailerrak eta jolasak.
