Itoiz Suite
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleek «Itoiz Suite» kontzertuaz gozatzeko parada izan dute gaur.
"Itoiz Suite" Juan Carlos Perez eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren proiektua da, Itoiz taldearen abesti ezagunenen alderik sinfonikoena eskaintzeko.
"Itoiz Suite" zazpi mugimenduk osatzen dute, taldearen beste horrenbeste abestiei dagozkienak: "Ezekiel", "Marea gora", "Marilyn", "Goizeko deiadar / Lo egin", "Lau teilatu", "Hegal egiten, egiten" eta "Foisis jauna".
Horiei "Zati txiki bat La m'en" gehitu behar zaie, hots, Itoizen lehen abestia, 1978an argitaratutakoa. Bis moduan, Jose Garatek, Itoizko kidea izandakoak eta egun BOSen kontrabaxu-jotzaile finkoa denak, eta Juan Carlos Perezek elkarrekin abestuko duten bakarra izango da, orkestraren laguntzarekin.

