Arau orokorrak
Ikastolako kideen arteko elkarbizitza egokia izan dadin, ondorengo hauek kontuan hartu behar dira:
- Ikasleek ezin dute eskola ordutegitik kanpo Ikastolako barrutian bakarrik egon, heldu baten ardurapean ez bada. Ikastolara txirrina jo ondoren sartuko dira.
- Ikastolako ordutegia errespetatu beharra dago.
- Irakasleren batekin hitz egin nahi izanez gero, aldez aurretik elkarrizketa eskatu behar da telefonoz.
- Sarrera-irteeretan gurasoek ez dute Ikastola barrura sartu behar.
- Ikaslea ez badator Ikastolara, irakasleari abisatu behar zaio.
- Etxera joateko, autobusa hartu beharrean, umearen bila gurasoak badatoz, irakasleari aldez aurretik horren berri eman behar zaio ezinbestez.
- Ikaslearen bila etorri ohi den pertsonaren ordez beste bat baldin badator, irakasleari jakinarazi behar zaio.
- Eskola orduetan ikasleei abisuren bat emateko beharrean egonez gero, Idazkaritzan adierazi behar da, gelara joan gabe.
- Botikaren bat emateko, beti baimen idatzia bidali behar da. Dena dela, ahal delarik, ohiko medikazioa hartzeko edo antibiotikoak emateko ordua egokitu behar da eskola orduekin batera etor ez dadin.
- Aparkatzerakoan ez da autobusen sarrera oztopatu behar. Beraz, ez da bigarren hiladan gelditu behar, ezta bihurguneetan edota ezpaloi gainean kotxea utzi ere.

