Eskola Kontseilurako hauteskundeak

Eskola Kontseiluaren kideak berrizteko hauteskunde epealdia zabalik dago.
 
Eskola Kontseilua ikastetxearen bizitzan parte hartzen duten guztien Ordezkaritza Organo Gorena da. Kontseiluaren osaketa ondorengoa da:
  • Zuzendaria
  • Ikasketa Burua
  • Idazkaria (hitzez baina botorik gabe)
  • 10 irakasle
  • 15 guraso
  • Udaletxeko ordezkaria
Kontseilukideen agintealdiak lau urteko iraupena izango du, bi urtetan behin erdia berriztuko delarik.
 
Horren ondorioz, une honetan Kontseiluaren erdia hautatu behar da, baita sortutako hutsuneak bete ere. Orotara 11 kide hautatu behar dira gurasoen ordezkariak izan daitzezen eta beste 6 ordezkari, irakasleen ordezkariak izateko.
 
Eskola Kontseiluaren funtzioen garrantzia kontutan harturik, denon partaidetza ezinbestekoa da.
 
Gurasoen ordezkari bezala Eskola Kontseilura sartu nahi duzuen gurasoak Ikastolako Idazkaritzan adierazi behar duzue urriaren 28an baino lehen.