Inauteriak 2011

Martxoaren 4an Ikastolako Inauteri Jaia ospatuko dugu.
 
Egun horretako ordutegia hauxe izango da: 9’30etatik 13’30etara. Ez da jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
 
Zoritxarrez, aurreko urteetan bezala, jaialdian gurasoen partaidetza murrizteko beharrean gaude, Ikastolako espazio ezak arazoak sortzen dituelako ekitaldiak antolatzeko orduan.
 
Horren ondorioz, gurasoak beheko patioan egingo dugun desfilea ikustera etor zaitezkete (10’30etan izango da. Sartu, mesedez, beheko patioko atetik eta kokatu eskubaloi-ateak dauden aldeetan). Ez da beharrezkoa maskaratuta etortzea. Desfilea amaiturik, jaiak jarraituko du baina ikasleekin bakarrik.
 
Egoera hau behin behinekoa da Haur Hezkuntzarako eraikin berria egin arte, ordutik aurrera gurasoen partaidetza areagotzeko moduak eskeintzen ahaleginduko garelarik.
 
Beraz, egun horretako egitaraua honako hau izango da:
 
               9’30-10’30:            Geletan maskaratu
            10’30-11’30:             Desfilea
            11’30-12’30:             Hamaiketakoa
            12’30-13’30:             Musika.
 
Ikasturte honetako Eskola egutegiak ezarritakoaren arabera, astelehenean eta asteartean, martxoaren 7an eta 8an, ez da eskolarik izango.