Bekak

Irailaren 20ra arte Hezkuntza Saileko bekak eskatzeko epea zabalik egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.  

Bi motatako eskabide-orriak daude:  

1. Joan zen ikasturtean beka izan zuten ikasleek inprimaki bat daukate beraien izenean. Ikaslearen aitak edo amak inprimakia sinatu behar du eta ez da bestelako agiririk aurkeztu behar (datuetan ez bada aldaketarik egon). 

2. Lehenengo aldiz beka eskatzen dutenek edota iaz eskatu arren erantzun baikorra jaso ez zutenek ohiko inprimakia bete behar dute, baita eskatutako dokumentazioa ekarri ere (familiakide konputagarri guztien NANaren fotokopiak, familia liburuaren fotokopia eta eskabidean zehazten diren bestelako agiriak). Errenta aitorpena Bizkaian egin bada ez da aurkeztu behar. 

3. Bi urteko ikasleek ere oraingo deialdi honetan parte hartu behar dute (ez da aparteko deialdirik egongo). Kasu honetan epea irailaren 30ean amaituko da.  

Inprimaki biak Ikastolako Idazkaritzan daude (Lehen Hezkuntzako eraikina). Edozein argibide nahi izanez gero, bertan galdetu.