Euskararen astea

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Muskizko Euskararen Astea ospatzen ari gara. Herriko aretoetan eskeintzen diren ekitaldiez gain (txotxongiloak, magoa, antzerkia, kantak...), Ikastolan bertan ere hainbat ekintza egiten ari gara. Haien artean, bi azpimarratuko genituzke bereziki:

  • Astearen aurkezpena egiteko, euskararen aldeko leloekin egindako pankarten desfilea egin dugu gelaz gela. Ondoren, "Haurrak ikas zazue" abestu dugu denon artean eta amaitzeko dantzari ekin diogu patioan bildurik: zapataria, 7 jauzi eta txulalai.
  • Abenduaren 2an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu, ikasle guztien artean asmatutako leloa osatuz. Ostean, tailerrak eta jolasak.