Bilerak/Txostenak
- Taldeko bilera orokorrak: ikasturte hasieran bilera orokor bat egingo da familiei informazioa emateko. Bilera hauek eskolak goizez eta arratsaldez hasten direnean egingo dira (2 eta 3 urteko geletako bilerak eskolak hasi baino lehen, zenbait gai eta arau ikasleekin hasi baino lehen jakinaraztea komeni delako).
- Elkarrizketa pertsonalak: tutoreak bi elkarrizketa pertsonal egingo ditu ikasturtean zehar (orokorrean, otsailean eta ekainean). Horrez gain, gurasoen eskariz, aldez aurretik hitzartuta.
- Idatzizko txostenak: Haur Hezkuntzan bi txosten jasoko dira (otsailean eta ekainean) eta Lehen Hezkuntzan 3 txosten (oporraldi bakoitza baino lehen). Txosten hauek ez dute elkarrizketa pertsonal ordezkatzen.

