Eskola jantokia

Sare sozialetan Muskizko Ikastolako eskola-jantokiari buruz agertzen ari diren iritzien aurrean, ondorengo hau adierazi nahi dugu: norberak jantokiko menuei buruz egin dezakeen balorazio partikularraz  gainera, azpimarratu nahi dugu Muskizko Ikastolako eskola-jantokian hertsiki betetzen dituela bai osasun arloko irizpideak, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritakoak ere.

2000. urtean martxan jarri zen jantokien kudeaketa sistema ez da inoiz gure gustokoa izan, ez zaigu aukera hoberena iruditzen eta ez ditu eskolak dituen beharrak asetzen. Alde batetik,ez dugu ulertzen zer dela eta enpresa hauek, galdutako epaiketa baten ondoren, jarraitzen duten zerbitzu hau eskeintzen, gure iritzian gaitasungabetuak egon beharko lirateke, behintzat jarri zaien isuna ordaindu arte. Bestetik,argi ikusi dugu, gure seme alabak direla esleipenean 10%an salneurriak jaistearekin zigortuak izan diren bakarrak, haien bazkariaren kalitate eta kantitatearen murrizketarekin.

Kudeaketa “zuzen” honekin, enpresa guztien modura, lortu nahi den gauza bakarra, enpresarako onurak dira, eta gehienetan, honek, produktuaren kalitaearen bermatzearekin bat dator. Ez dakigu gure seme alabek jaten dituzten produktuen jatorria, gehienak kanpokoak, prozesatuak eta ontziratuak, eta hau, gure gizarte sistemak jarraitzen duen globalizazioaren ondorioa izan daitekela esan dezakegu, baina askotan , konprobatu ahal izan dugunez, lehen aipatutako irabazi horiek gehitzeko asmoarekin egiten diren murrizketen islada besterik ez da.

Muskizko Ikastolak uste du eskola jantokiak ez liratekeela negozio baten modura ikusi behar. Beste aldetik, bai OMS-ak bai AEP-k, hainbat testutan, haien iritsia ematen dute, esanez egoera larrian gaudela, umeen pisu altuak eta elikadura desegokiak, heldutasunean hainbat gaixotasunen oinarria baitira, eta gainera, haurtzaroan osasun kaskar batekin erlazio handia dutela esaten dute. Abisu hauei kasu ez egiteak, ondorio larriak ekarri ditzake gure haur, gazte eta etorkizuneko helduengan.

Uste dugu, beraz, eskola jantokiak osasuntsuagoak izan beharko liratekeela, hurbilak eta bidezkoak, zonaldeko ekoizleen produktuekin, kalitatezkoak, eta ingurumena eta lan baldintza egokiak errespetatzen dituztenak. Honetaz gain jantoki hezitzaileak izan beharko liratekeela uste dugu, konpetentzien kurrikulumean azaltzen den puntu garrantzitsu bat baita.

Eskola publikoek gure seme alabek jaten dutenaren inguruen ezin ezer esateak, legala izan daiteke, baina ez zaigu batere morala eta zentzugabekeria bat iruditzen zaigu. Honetaz gain, kontutan hartuta eskola kontzertatuek ba daukatela haien jangelak kudeatzeko aukera askatasun osoz, argi ikusten dugu egoera guztiz desorekatuta dagoela, eta eskola publikoaren alde egiten dugunok ,bidegabekeria baten aurrean aurkitzen gara gure seme alaben elikaduraren inguruan.

Muskizko Ikastolako jantokia hobetzeko lanean diharduen lan-taldeak ez du ardurarik eta ez du konpartitzen sare sozialetan ematen ari diren zenbait iritzi, gure eskola-jantokiko errealitate ezagutzen ez duten pertsonek eginak. Era berean, asmo onez burututako jarduera bat ikastetxearen kaltetan bihurtu izana sentitzen du.

Muskizko Ikastolak eskola-jantokia kudeatzeko eredu integratu eta integratzaile baten aldeko apustua egiten du, bertako eta inguruko ekoizleak eta ekonomia bultzatuko dituena.

Informazio gehiagorako: gure platera , gure aukera