Matrikulazioa 2021-22 ikasturterako

Muskizko Ikastolak ikasle berriak matrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik 29ra zabalik izango du. 

Ikastetxeaz eta eskeintzen diren zerbitzuez informazioa emateko asmoz, hitzaldi bat egingo da urtarrilaren 14an, osteguna (Haur Hezkuntzako eraikina, 1. solairua). Hitzaldia seme-alaba 2 urteko gelan matrikulatu nahi duten familiei zuzenduta dago (2019an jaiotako umeak). 

Osasun egoera dela eta, hitzaldia bi txandatan egingo da (17:15ean eta 18:00etan), txanda bakoitzean gehienez 10 lagunek hartuko dutela parte. Aldez aurretik izena eman beharko da, telefonoz (946707873), urtarrilaren 11n eta 12an, 9:30etik 13:30era. Senide bakarra joan ahal izango da ikasle bakoitzeko. 

Beste hezkuntza-mailei buruzko informazioa nahi izanez gero, 2 urteko gelakoak ez direnak, hitzordua telefonoz egin behar da urtarrilaren 11tik aurrera, eta banan-banan erantzungo da. 

Bestelako argibideak behar izanez gero, jo ezazue Ikastolako idazkaritzara edota 946707873 telefonora, goizeko 9’30etatik 13’30etara eta arratsaldeko 15’00etatik 17’00etara (ostiraletan, 9’30etatik 15’00etara).