Jantokia
Ikasturte honetan jantokian 285 ikasle inguru geratzen dira.
Eraikin bakoitzean jantoki bat dago.
Haur Hezkuntzako ikasleek txanda bakar batean bazkaltzen dute. Txikienek, 2 urtekoek alegia, begiraleen laguntzaz bazkaltzen dute eta, ondoren, lo-kuluxka egitera joaten dira.
Lehen Hezkuntzako eraikinean txanda bi daude:
- 13'00etan: 1. maila (jantoki txikian) eta 2. eta 3. mailetakoak (jantoki handian).
- 13'45etan: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetakoak (jantoki handian).
Haur Hezkuntzako ikasleekin 9 begirale aritzen dira eta Lehen Hezkuntzakoekin 6 begirale, Hezkuntza Sailak ezarritako ratioen arabera.
Ikasleren batek menu edo dieta berezia behar badu, janari-alergia edo antzeko arrazoiak direla eta, mediku-txostena aurkeztu behar du. Txostenak honako hauek zehaztuko ditu: bai bazkaltiarrak alergia dien janariak, baita bazkaltiarrak alergia dion janaria ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere.
Hileko kuotak:
| Garraiatuak | Ez garraiatuak/2 urte | |
| IRAILA | 47'60 | 68'00 |
| URRIA | 50'40 | 72'00 |
| AZAROA | 58'80 | 84'00 |
| ABENDUA | 36'40 | 52'00 |
| URTARRILA | 47'60 | 68'00 |
| OTSAILA | 50'40 | 72'00 |
| MARTXOA | 61'60 | 88'00 |
| APIRILA | 28'00 | 40'00 |
| MAIATZA | 61'60 | 88'00 |
| EKAINA | 42'00 | 60'00 |

