Eskola Baratza/Lorategia
Hezkuntza-berriztapen eta ingurugiro heziketaren ikuspuntutik, eskola baratzea (termino honen barruan baratzearen inguruko jarduerez gain, lorazaintza, zuhaitz–mintegiak, parke botanikoak eta abar ere sartzen dira) lehen mailako tresna da
Erabiliko den metodologiari dagokionez, ondorengo alderdiak hartuko dira kontuan:
- jarduera ikertzailea: ikasleek behaketak egitea, zalantzak planteatzea, hipotesiak formulatzea eta baieztapenak egitea lortu nahi da, bere ideiak eta ezagupenak informazio–iturriberriekin konektatzea lortu nahi da, aipatu informazioa berriro landu ahal izateko eta bakoitzak bere ondorioak ateratzeko.
- talde–lana: ikasleek euren lana taldean antolatu behar dute, jarduerak txandakatuz, informazioak trukatuz, sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko akordioak lortzen saiatuz edo gerta daitekeena aurreikusiz. Horretarako, beharrezkoa izango da eztabaidatzea, taldeko erabakiak hartzeko eta praktikan jartzeko modu desberdinak lantzea, taldeko lagun guztientzat zeregin eta jarduera desberdinak prestatzea, eta zeregin honetan, ikasleak berak izatea benetako protagonistak, hasieratik amaierara.
- globaltasuna: eskola–baratzea gai ezberdinak lantzeko zeharreko baliabidea dugu, hala nola, kontsumoa, elikadura, zaborrak eta birziklapena, osasuna eta herrien garapena. Ingurunean esperimenta daitezke disziplinartekotasuna, non disziplinak errealitatea ezagutzen eta interpretatzen lagunduko diguten lanabesak izango diren, non naturaren globaltasuna antzematen den, non gauza oro erlazionatuta dagoen, ezer ez komunikatuta eta guztia guztiaren zati den: ura, airea, eguzkia, lurra, eskaintzen dizkigun elikagaiak eta gure ahalegina lurra lantzean.
Baratzean egingo den
HAUR HEZKUNTZA
- Nork bere mugimen–ahalbideak, sentsazio–ahalbideak eta adierazpen–ahalbideak ezagutzea eta erabiltzea.
- Norberaren ongizatearekin eta segurtasunarekin, garbitasunarekin eta osasuna sendotzearekin erlazionatutako hazturetan eta jarreretan aurrera egitea.
- Ingurune fisikoa eta gizarte–ingurunea behatzea eta aztertzea. Natur inguruneak eta bere kalitateak giza bizitzan duen garrantzia baloratzea.
- Inguruneko elementuek jasaten dituzten aldaketak behatzea.
LEHEN HEZKUNTZA
- Nork bere gorputza ezagutzea eta estimatzea, eta garapenean laguntzea, osasun–mailako eta ongizate–mailako hazturak bereganatuz
- Taldeko jarduerak planifikatzen eta egiten laguntzea.
- Natur inguruneko eta gizarte–inguruneko gertaerak eta fenomenoak ulertzea eta elkarren artean erlazioak ezartzea.
- Eguneroko esperientziatik abiatuta,galderak eta arazoak bereiztea eta planteatzea.