Hizkuntza Proiektua

Ikastolako Hizkuntza Proiektuak ondorengo arloak biltzen ditu:

Ahozkotasuna: ahozko adierazpenaren lanketa sistematikoa. Hiruhilean behin, ikasle guztiek ikaskideen aurrean hitz egin behar dute, formato desberdinak erabiliz: tailerrak, erakusketak eta emanaldi literarioak.

Irakurzaletasuna suspertzeko ekimena: irakurketa bultzatzeko era desberdinetan, hizkuntza idatzian aurki daitekeen mundu interesgarrirako jakinmina suspertzeko, irakurketaren bide irudimentsuak, sortzaileak, hezigarriak, informatiboak eta plazerrezkoak ezagutzeko eta literatur testuak irakurtzeko interesa azaltzeko, haiek aukeratzeko eta baloratzeko irizpide propioak garatuz.

Euskaraz Bizi: klase emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpo dabiltzan uneetan ikasleek euskara erabil dezaten bereziki antolatutako ekimenak. Helburua, beraz, euskararen motibazioa, erabilera eta ezagutza areagotzea da.

Euskaraz Mintza: euskal jolasen inguruko ekimena da. Euskaraz jolasteko ikasleek behar dituzten hizkuntza tresnak (leloak, kantak...) eskeintzea da gure helburua. Monitore bat arituko da atsedenaldietan (11’00-12’00).

Idazleak ikastetxean: ikasgela guztietan idazle baten bisita izaten dugu urtero. Ekintza honi esker, umeek liburua irakurri ondoren egilearekin hitz egiteko aukera dute ikasleek: zergatik eta nola idazten duten, ideiak nondik ateratzen dituzten, zein izango den hurrengo liburua eta beste hamaika galdera erantzuteko beharrean aurkitzen da idazlea.

Bertsolaritza: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan garatzen den ekimena da. Astean behin, bertsolari bat gela hauetara etortzen da bertsolaritza lantzera, horrela ikasleen hizkuntza-baliabideen sorta aberastuz. Bertsolaritza eta bertsolariak ezagutuz, Euskal Herriko tradizioa eta oraina uztartzen ahalegintzen gara.

Ingelera goiztiarra: ikasleek 4 urte dutenean hasten dira ingelera ematen. Haur Hezkuntzan astean berrogeita bost minutuko bi saio izaten dira. Hizkuntza berriaren lehenengo ezagutzak eskuratzeaz gain, jarrera baikorrak garatzea da helburua. Metodologia jolasean oinarrituta dago: ipuin bat hartuta, antzerkitxoak, abestiak, olerkiak lantzen dira.

Beste ekimen batzuk: hizkuntz gaitasuna eta motibazioa areagotzeko asmoz, Hezkuntza Sailaren NOLEGA programaren jardueretan parte hartzen dugu: kantagintza, antzerkigintza eta deklamazioa.