Arau orokorrak
Ikastolako kideen arteko elkarbizitza egokia izan dadin, ondorengo hauek kontuan hartu behar dira:
- Ikasleek ezin dute eskola ordutegitik kanpo Ikastolako barrutian bakarrik egon, heldu baten ardurapean ez bada. Ikastolara txirrina jo ondoren sartuko dira.
- Eskola ordutegitik kanpo ezin da Ikastolako eraikinetara sartu. Eskolaz kanpoko ekintzek irauten duten bitartean, patiotik sarrera duen komuna bat zabalik egongo da. Eskolaz kanpoko ekintzak amaiturik Ikastolatik irten behar da eta, edonola ere, Ikastolako mantenu– edota garbiketa langileek hala agindurik.
- Ikastolako esparru osoan, patioak barne, erretzea debekatuta dago.
- Ikastolako ordutegia errespetatu beharra dago, atzerapenik gabe. Ez da eskolak amaitu baino lehen ateratzeko baimenik emango.
- Sarrera-irtereetan, gurasoak ez dira ikastola barrura sartuko.
- Irakasleren batekin hitz egin nahi izanez gero, aldez aurretik elkarrizketa eskatu behar da telefonoz.
- Iraupen gutxiko ohiko falta arrunten kasuan (gaixotasun arinak, mediku-kontsultak…) ez da telefonoz abisatu behar, baina ikaslea klasera itzultzen denean faltaren arrazoia azaltzen duen idazkia emango zaio irakasleari.
- Etxera joateko, autobusa hartu beharrean, umearen bila gurasoak badatoz, irakasleari aldez aurretik horren berri eman behar zaio ezinbestez.
- Ikaslearen bila etorri ohi den pertsonaren ordez beste bat baldin badator, irakasleari jakinarazi behar zaio.
- Eskola orduetan ikasleei abisuren bat emateko beharrean egonez gero, Idazkaritzan adierazi behar da, gelara joan gabe.
- Aparkatzerakoan ez da autobusen sarrera oztopatu behar. Beraz, ez da bigarren hiladan gelditu behar, ezta bihurguneetan edota ezpaloi gainean kotxea utzi ere.