MUSKIZKO IKASTOLAREN 50. URTEURRENEKO LOGOTIPOAREN LEHIAKETA
LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. Lehiaketaren helburua
Ikastolak 50. urteurreneko logotipo berezia diseinatzeko lehiaketa antolatzen du. Logotipo hau erabiliko da ikasturte osoan:
- Dokumentu ofizialetan
- Webgunean eta sare sozialetan
- Kartel eta material publizitarioetan
- Merchandisingean
2. Parte-hartzaileak
Parte hartu ahal izango dute:
• Azken 50 urteetan Ikastolarekin lotura zuzena izan duen edozein pertsona (ikasleak, gurasoak, langileak...)
Parte-hartzea banakakoa izango da.
3. Diseinuaren baldintzak
Logotipoak honako hauek bete behar ditu:
- 50. urteurrena nabarmen jasotzea
- Originala eta berria izatea
- Beste lehiaketa batean aurkeztua ez izatea
- Formato eta tamaina desberdinetan erabil daitekeela
- Kolorez eta zuri-beltzez erreproduzitu ahal izatea
Egungo logoa oinarri moduan erabili daiteke, diseinua egokitu, birinterpretatu edo aldaketak egiteko 50. urteurrena islatu dadin.
Baloratuko da diseinuak ikastolaren nortasuna eta balioak islatzea.
4. Formatoa eta aurkezpena
-
Formato digitalean bidali behar dute (PDF, JPG edo PNG bereizmen handian) helbide honetara:
50urte@muskizkoikastola.eus - Helbide elektronikoan izen-abizenak, ikastolarekiko lotura, promozio-urtea (ikasleen kasuan) eta harremanetarako telefonoa adierazi beharko dira.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez proposamen bat aurkeztu ahal izango du.
Adin txikiko parte hartzaileek formatu fisikoan entregatu ahal izango dute diseinua Ikastolako idazkaritzan.
Atzealdean honako hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak, ikasmaila eta harremanetarako telefonoa/helbide elektronikoa.
5. Aurkezpen epea
Epea hasiko da 2026ko maiatzaren 4an eta amaituko da 2026ko maiatzaren 24an 23:59etan.
Epez kanpo aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
6. Epaimahaia
Epaimahaia 50. urteurreneko talde motorrak osatuko du.
Epaitza apelaezina izango da.
7. Saria
Irabazlea Ikastolako Jai Giroan publiko egingo da, 2026ko ekainaren 13an.
Diseinu irabazleak honako hauek jasoko ditu:
- Merchandising lotea eta errekonozimendu publikoa.
- Egilearen izena ikastolako kanal ofizialetan zabaltzea.
8. Eskubideak
Irabazlearen diseinua ikastolaren jabetza izatera pasako da, eta ikastolak erabaki ahal izango du erreproduzitzeko, banatzeko eta formatu desberdinetara egokitzeko.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
