Legezko jakinarazpenak

1. Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera (indarkeriaren aurrean haur eta nerabeei babes integrala emateko legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren eginkizunak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinarazi beharko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari.

2. Indarrean dagoen legediak ezarritakoari jarraiki, familiei jakinarazten zaie edozein eratan ikastetxeari emandako datuak, web-formularioak eta beste edozein medio elektroniko barne, Muskizko Ikastolaren ardurapeko fitxategietan gordeko direla, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, eta eskatutako zerbitzuak eta ikastetxe baten jarduerari dagozkion berezko funtzioak kudeatzeko. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastxeko Zuzendaritzara jo beharko da.