Jantokia
JANTOKIA 2022-23
1.Jankide motak:
- Ohikoa: ikasturte osoan zehar gutxienez astean behin jantokia erabiltzen dutenak.
- Tartekako ohikoa: lan– edo pertsonal-arrazoiak direla medio, ikasturte osoan zehar, astez aste edo hilez hil txandaka ibil daitezkeen ikasleak.
- Noizbehinkakoak: egun solteak, aurreko irizpideak bete gabe.
KUOTAK
Ohiko bazkaltiar garraiatuak: 3’30 euro
Ohiko bazkaltiar ez garraiatua:4’60 euro
Ohiko bazkaltiarra da urriaren 15erako izena eman duena. Egun horretatik aurrera, ez da bazkaltiar berririk onartuko.
2.Ordainketa mota hauxe izango da:ikasturte osoko kostea kalkulatuko da erabiliko diren egunen arabera, eta10 kuota berdinetan banatuko da, hilabeteko jantoki-egunak direnak direla.
Benetako kostearen eta ordaindutako kuotaren artean aldea egongo balitz, erregularizazioa ekaineko azken kuotan egingo litzateke.
Erreferentzia gisa, ikasturte osoan zehar egunero bazkaltzen duenak zera ordaindu beharko du: 81 euro inguru, ez garraiatua bada, edo 58 euro inguru, garraiatua bada. Erreziboa hilabetearen azken egunean kobratuko da.
3. Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:
a) Ikasle-kolektibo bat jantokira joaten ez denean, aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio (baserriak edo ikastetxetik kanpoko egonaldiak).
b) Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.
Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko eguneko kuotaren % 50a izango da, hau da, jantokia erabili ez direneko egunei dagokien kuotaren erdia. Bekadunei ez zaie inolako itzulketarik egingo.
4.Ikasleren batek menu edo dieta berezia behar badu, janari-alergia edo antzeko arrazoiak direla eta, mediku-txosten eguneratua aurkeztu behar du. Txostenak honako hauek zehaztuko ditu: bai bazkaltiarrak alergia dien janariak, baita bazkaltiarrak alergia dion janaria ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere. Egoera honetan dauden ikasle guztiek aurkeztu behar dute txostena, hau da, berriek zein aurreko ikasturtekoek.
5.Eguerdian debekatuta dago Ikastolatik irtetzea. Irten behar izanez gero, aurretik abisatuko da eta ikaslearen bila baimendutako pertsonak baino ez dira etorriko.
6. Jantokikoak ez diren ikasleak ezin dira eguerdian Ikastolan egon eta ez dira Ikastolara sartuko txirrinak jo arte.
7. Irailean eta ekainean goizez gaudenean, ikasle guztiak 14:50etatik 15:00etara bitarte jaso behar dira. Autobusak 15:00etan abiatuko dira.
8. Ostiraletan ikasle guztiak 14:30etan jaso behar dira. Autobusak ere ordu horretan abiatuko dira.
9. Haur Hezkuntzako ikasleek txanda bakar batean jaten dute egunero. Txikienek, 2 urtekoek, bazkaldu ostean lo-kuluxka egitera joaten dira.
Lehen Hezkuntzako eraikinean txanda bi daude astelehenetik ostegunera: 13’00etan, 1. maila (jantoki txikian) eta 2., 3. eta 4. mailetakoak (jantoki handian) eta 13’45ean, 5. eta 6 mailetakoak (jantoki handian). Ostiraletan, denak batera txanda bakar batean.
10. Jantokian zelan jaten duten eta portatzen diren familiek jakin dezaten, ikasleen txostentxo bat eramaten dute ondorengo maiztasunez:
Haur Hezkuntza 2 urte: egunero.
Haur Hezkuntza 3-4-5 urte: astearte, ostegun eta ostiraletan.
Lehen Hezkuntza 1-2: astero (ostegunetan).
Lehen Hezkuntza 3-4-5-6: hilean behin (hileko azken ostegunean).
11. Jantoki garaian, salbuespen gisa, ikasleak botikaren bat hartu behar badu, jantokiko arduradunari (ez irakasleari) eskaera idatzia egingo zaio, arreta medikuari dagokion atalean ezarritakoa betez.
12. Bidezkoak ez diren jokabideak gertatuko balira, honako prozedura hau erabiliko litzateke:
- Ikasleari ahozko abisua.
- Gurasoei komunikazio idatzia, zeina sinatuta ekarri behar den.
- Behin behineko kanporaketa.
- Behin betiko kanporaketa
13. Edozein iradokizun edo argibide nahi baduzue, jantokiko arduraduna den Rikardo Muguruzarengana jo dezakezue, 944287869 telefonoan edo posta elektronikoz rikardomuguruza@muskizkoikastola.eus.