Eskola Kontseilua

Eskola Kontseilua eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa da eta berori dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea eta ikastolaren jardueraren azken erantzulea da.

Besteak beste, hauexek dira eskumen nagusiak:

  1. Ikastolaren hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta jarduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea eta ebaluatzea.
  2. Ikastolaren urteko plana onartzea.
  3. Prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea.
  4. Zuzendaria hautatzea eta gainerako bakar-organoak izendatzea.
  5. Ikasleen onarpena erabakitzea.
  6. Ikasleen agindupe arloko gatazkei irtenbidea ematea eta zigorrak ezartzea.
  7. Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzazko helburuez.
  8. Ikastolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea eta haien iraupena zaintzea ere.
  9. Ikastolaren jarduera orokorra gainbegiratzea.

Muskizko Ikastolako Eskola Kontseilua ondorengo kideek osatzen dute:

  • Zuzendaria
  • Ikasketa Burua
  • Idazkaria
  • 10 irakasle
  • 15 guraso
  • Udaletxeko ordezkaria