Hezkidetza
Muskizko Ikastolak badu bere kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzeko esperientzia bat. Izan ere, azkenengo urteetan hezkuntza afektibo eta sexualari buruzko formakuntza programa garatu da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleekin. Era berean, jolasgunetan berdintasuna bultzatzeko ekimenak abian jarri dira.
Hala ere, irakasleek eta familiek antzeman dituzte ikasleen artean egokiak ez diren zenbait jarrera. Horren ondorioz, hurrengo hiru urtetan, Ikastolan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna era sistematiko batean landuko duen programa bat ezarri nahi dugu, ikasleak ohar daitezen gizartea osatzen dugun guztion aniztasunaz, norbanakoen berezitasunak onartuz, desberdintasunean berdinak garela erakutsiz eta elkarren arteko errespetuzko jarrerak sustatuz.
Hezkuntza Sailak onartutako plangintza da.